Dominique Bozo
Dominique Bozo | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1991 - 1993 ← Helene Ahrweiler (en) - François Barré (en) →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Alençon, 1935eko urtarrilaren 28a | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Heriotza | Parisko 7. barrutia eta Paris, 1993ko apirilaren 28a (58 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | École du Louvre Institut d'art et d'archéologie (en) École pratique des hautes études | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | eduki-editorea, arte-historialaria, erakusketa-komisarioa eta museologoa |
Dominique Bozo (Alençon, Orne, Frantzia, 1935eko urtarrilaren 28a - Paris, Frantzia, 1993ko apirilaren 28a) museo-arduradun frantsesa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Louvreko Eskolan eta Parisko Unibertsitateko arte- eta arkeologia-institutuan egin zituen ikasketak. 1969tik aurrera, arte modernoko museo nazionaleko zuzendari izan zen, eta hainbat erakusketa antolatu zuen (besteak beste, Henri Matisseren marrazkiak eta eskulturak, 1975ean).
1976an, Picasso museoko antolamenduaren arduradun izan zen. 1984an, arte modernoko museo nazionaleko zuzendari izendatu zuten. New Yorkeko arte modernoko museoan ere lan egin zuen. Dimisioa eman zuen, eta lau urtez arte plastikoetako ordezkaritzarako aritu zen lanean. 1990ean, arte modernoko museora itzuli zen, eta, 1991n, bertako lehendakari izendatu zuten. Zentroaren alderdi administratiboa berritzea izan zuen helburu azken urteetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.